domingo, 21 de febrero de 2010

ZUHAITZ EGUNA.2010.


100 lagun inguru batu dira Zubillagan zuhaitzak landatzeko
Zuhaitz Eguna ospatu dute gaur Oñatin. Herriko neska-mutiko guztiek jaso dute zuhaitzak landatzera Zubillagara joateko gonbidapena. Haurrak ez ezik, gurasoak ere batu dira Zubillagan, guztira 100 lagun inguru. Azkeneko urteetan ohitura bilakatu den eguna da Zuhaitz Eguna. Besteak beste, lizarrak, haritzak eta gereziondoak landatu dituzte, Oñati eta Urkulu errekak bat egiten duten lekuan.
HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario