viernes, 26 de marzo de 2010

EHIZA TXAPELKETA 2010.

Jose Ignacio Leibarrek irabazi zuen herri mailako ehiza txapelketa
Guztira, bi eper eta hiru faisai ehizatu zituen, eta 502 puntu batu zituen. Hamargarren aldiz jantzi zuen txapela, baina oso pozik zegoen. "Ez da lehen aldian bezala, baina ilusioa egiten dit. Gazteak indartsu datoz, eta lehenengo bukatzea geroz eta zailagoa da", esan digu irabazleak. Haren atzetik sailkatu ziren Josu Lizarralde (lau eperrekin), Mikel Otxoa-Angiozar (lau eperrekin) eta Aitor Zugasti (hiru eperrekin).
Txakurren lana
Giro onean jokatu zuten herri mailako ehiza txapelketa. 36 eper eta 15 faisai askatu zituzten. 09:00etatik 13:00etara ehizan ibili ziren guztiak txakurren laguntzarekin. Animalien lana ezinbestekoa da halako txapelketetan. "Txakurrak eperrak edo faisaiak topatzen ditu, eta lurretik altxarazten dituenean, ehiztariok tirokatu egin behar ditugu", dio Leibarrek. Zapatuan, Goiz txakurra bera baino argiago ibili zela esan digu irabazleak: "Txakurrak altxatutako hiru pieza ez nituen harrapatu. Huts egin nuen".
Zapatuan haizea zebilen Zanbranan, eta tenperatura epela. Horregatik, beharbada, pieza gutxi ehizatu zituzten parte-hartzaileek. "Askatutako 15 faisaietatik sei bakarrik harrapatu genituen, eta hori ez da normala. Txakurrendako giro txarra egiten zuen", dio Leibarrek.
Sailkapeneko lehenengo laurek iraileko eskualdeko txapelketan parte hartuko dute.




Aitor Zugasti, Jose Ignacio Leibar, Mikel Otxoa-Angiozar eta Josu Lizarralde, harrapatutako piezekin.


GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario