jueves, 18 de marzo de 2010

Errepide sareko konexioa .17/03/2010.

Markel Olano eta Eneko Goia.


Errepide sareko konexioa hobetzeko ahalegina egiteko eskatu diote oñatiarrek Diputatu Nagusiari
Dokumentu Akzioak
Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia eta Eneko Goia, Azpiegitura Diputatua, Oñatin izan ziren atzo iluntzean. 'Foru Aldundia Zure herrian' ekimena ipini dute martxan, Diputazioa herritarrei hurbiltzeko. Oñatiarren kezka eta galderak erantzun behar izan zituzten; argi geratu zen Oñatin kezka nagusia garraio publikoaren arazoa dela.

Gipuzkoarren %79,5ek ez dute politikan sinesten; politikariengan eta erakunde publikoengan, beraz, konfiantza gutxi daukagu. Foru Aldundiak datu horri buelta eman nahi dio eta horretarako Foru Aldundia Zure herrian (www.zureherrian.net)ekimena ipini du martxan; izenak berak dioen moduan Gipuzkoako erakunde gorena eta bere lana herritarrengana hurbiltzeko.

Gipuzkoako 25 herri bisitatuko dituzte; atzo Oñatiko kultura etxean izan ziren. Kazetarien galderak erantzun zituzten, lehenengo, eta horren ostean herritarrei zuzendutako saioa hasi zuten. 70 herritar inguru bildu ziren. Markel Olano Diputatu Nagusiak eta Eneko Goia Azpiegitura Diputatuak, 40 minutu inguruan Gipuzkoako Diputazioaren lana, arazoak eta etorkizunera begirako erronkak eta proiektuak azaldu zituzten. Ondoren, herritarren hitza eta galderak erantzuteko momentua iritsi zen.

Garraioa kezka nagusi

Atzoko ekitaldian, beste behin ere, argi geratu zen Oñatiko herriaren arazo eta kezka nagusia garraio publikoarena dela. Debagoieneko gainontzeko herrietara iristeko zailtasunak, Zumarragan trena hartzeko autobus falta…

Autobus azkarra

Soluzio zehatzik ez zen eman. Dena dela, autobus azkarraren proiektuaren inguruan galdetuta, Azpiegitura Diputatuak azaldu zuen, tranbiaren proiektuak luze jo dezakeenez, Debagoiena osoan garraio publikorako bakarrik bideratutako errei bat egokitzea aztertzen ari direla.

Errei hori Debagoiena osoan, Gipuzkoa 627 errepidean eta San Prudentzio eta Oñati bitartean egokitzea aurreikusten da. Proiektua azterketa fasean dago eta Diputatu Nagusiak azaldu zuen uda baino lehen garatutako proiektua erakusteko moduan izango direla.
BIDEOA IKUSTEKO HEMEN.

No hay comentarios:

Publicar un comentario