sábado, 27 de marzo de 2010

Munilla gotzainarekin batera abiatu da Arantzazuko igoera

"Hitzarenak eta hitzekoak" zioen pankartaren atzean ia 6.000 lagun joan dira oinez Oñatitik Arantzazura bakearen alde Donostiako elizbarrutiak antolatu duen igoeran, Jose Ignazio Munilla Gipuzkoako gotzaina buru dela. Jainkoaren hitza ernetzeko aholkuak eman ditu Munillak Arantzazun.
09:30ean hasi dute ibilaldia. Bizpahiru minutu lehenago jaitsi da Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako gotzaina Arantzazutik, Joxe Mari Arregi frantziskotarren probintzialarekin. Ordurako pankarta eramaten zuten herritarrak Soraluze parean zeuden eta agurtu egin ditu Munillak. Kazetariei argazkiak ateratzeko denbora utzi, aitaren egin eta igoera hasi dute.
12:00etan hartu du Munillak hitza Arantzazun eta Jainkoaren hitza izan zuen hizpide. Hitz hori gizakiarengan ernetzen galarazten dituen hiru eragozpenez mintzatu zen, ereilearen parabola eredu hartuta: axolagabekeria, iraunkortasun eza eta kristau-bizitza munduaren araberako bizimoduarekin bateragarri egiteko tentazioa edo "bizitza bikoitza".
12:30ean jendea autobusetara joateko kanpaiak jo zituzten eta 20 minututara 44 autobusek Arantzazu utzia zuten. Aitaren egin ostean hasi dute Arantzazuko igoera
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario