domingo, 14 de marzo de 2010

Oñatik eskolako tren ibiltaria jarriko du abian


Aurten ere, eskolako tren ibiltaria jarriko dute martxan Oñatiko Errekaldeko herri eskolan. Haurrak elkarrekin eta oinez eskolara joatea bultzatzeko ekimena bihartik eta hilaren 26ra bitartean eramango dute aurrera. Beraz, hiru leku desberdinetatik abiatuta, Olakua, Bidebarrieta eta Kale Zaharretik, beste horrenbeste ibilbide zeharkatuko dituzte.
Tren ibiltariak iraungo duen egunetan ikasleek gurasoen laguntza jasoko dute, hala ere, helburuetako bat "haurrak oinez eta elkarrekin eskolara joateko ohitura manten-tzea" da, azaldu dute antolatzaileek.
Aldi berean, ekimen honen bidez "ikasleen arteko harremana sendotu egiten da eta, bestetik, ibilgailu partikularraren erabilera murriztearekin batera, arriskuak eta kutsadura atmosferikoa eta akustikoa gutxitzen dira", aipatu dute.
HEMEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario