viernes, 26 de marzo de 2010

VIP.MARKEL.



Kaixo lagunok!



Bapo gosaldu eta gero, entrenatzera joateko prestatzen gabiltza. Antzemango zenueten bezela, ordu asko ditugu, ohean ezer egin gabe egoteko, eta horregatik nire pasadizo txikiak kontatzera animatzen naiz, bide batez hoteleko egonaldia motzagoa egin, eta zuen lanetik, edo etxetatik, Belgika alde hontan bizi izaten ari garena gerturatzeko.



Ba, gaur jende garrantzistua, hau da Vip - ei buruz hitzegin nahi dizuet.



Atzo, entrenatzen, Dirk-en etxetik bueltan berarekin berriketan joan nintzen luzaroan. Hemen, txirrindularitza errege den herrialde hontan, asko miresten dituztze txirrindulariak. 110 egun konpetizio ematen dituzte zuzenean telebistan, eta Belgikako kirol izar nagusiena Tom Boonen da.



Dirk, Boonenen en gazte mailako entrenatzailea izan zen, eta esaten du ikaragarria dela, psikologikoki daukan indarra. Eta beharko! Pasa duen bolada eta gero, berriz ere daukan mailan ibiltzea ez baita batere errexa! Baina, baliteke, horrek baino meritu gehiago, bizkar gainean daukan zama mediatikoarekin konzentrazioa ez galtzea da.



Hemengo jenteak esaten duenez, telebista eta aldizkarietan Belen Esteban eta Gran Hermanoko kalaña egon partez, Boonen da celebrity nagusia. Antza, neska denen sex symbola da. Eta horri esker, izugarri gehitu omen da, emakumezkoen zaletasuna txirrindularitzara!

Horregatik, horrenbeste flash, kamera, Ferrari eta Lamborghiniren artean, txirrindulari bat egotea, ez zait jada horren arraroa egiten. Belgikako David Beckham edo Cristiano Ronaldo, bizikleta batean joaten baita bere lana egitera!

Berea, oso kasu berezia da, baina, Flandiar lurraldeetan, asko estimatzen dituzte txirrindulariak. Horregatik, ideia bat egin dezazuen, bihar championseko final erdikoak hasten dira. Jende dena telebistari itsatsita, eta gehienak kalean, lasterketa zuzenetik ikusten.



Finala noski, apirilak 4an izango da Flandesko itzulian, eta orduan, bizikletako Messi eta Beckhamen artean, joango da zuen Oñatiko lagun xeleberea!
Horregatik, Camp Nou ala Bernabeura, jokalariak irtezten diren bezela irtengo naiz, Brujaseko plazatik, hau da, nere lagun Zubeldiatarrei gustatzen zaien moduan, txoittik urtenda!

Beste bat arte, ondo segi, eta beste erremediorik ez bada, gu Salvame eta La Noriako jendearen historioekin konformatu beharko gara, gurera ezbaita Boonenen bizitzari buruzko ezer iritsiko!

Ondo segi, eta ondo pasa asteburua:

Laster arte

Markel

No hay comentarios:

Publicar un comentario