miércoles, 24 de marzo de 2010

Waregem .MARKEL.




Lagunok Kaixo!

Belgikatik idazten dizuet, gaurko zutabetxoa. Lasterketa bukatu dugu, eta hotelean gaude lasai-lasai.

Egia esan, dexenteko nekea, eta animo gehiegi gabe, gaurko eguna nola joan den dizuet kontatuko.

Zuzendariak, nirí ETA Beppuri ihesaldira sartzen saiatzeko esan digu. 75 kilometro egin ditugu erasoka eta, azkenean 4kote bat joan da. Atzetik Gero, pare tiran talde bat jarri dira, eta paveko tramotan sartu gara. Super-super joan ahal izanaren sentsazioarekin ibili naiz, eta patebergen, lasterketa apurtu denean, ezin izan naiz aurreko 40kotean Sartu. Ez dakit, zenbateraino, aurretik xahututatko indarrek eragin didaten, baina hala ere, irteeratik, gaur ez neukan nere egunik onena.

Gainera, Kataluna aldetik ere berriak ez dira onak. Klodi eta Levyk Euren postuak galdu dituzte, eta lagun nere Daryl, Erruz baten eroriko, hospitalera eraman dute.

Txar egun bat izan den pentsamenduarekin, atseden hartu, eta larunbaterako, gorputza animoak eta bere onean jartzen saiatuko naiz.

Besterik gabe, zaituztet agurtzen, larunbatean, zerbait alaixeagoa kontatzeko moduan egongo naizen esperantzaz!

Besterik gabe, agur t'erdi
Markel



No hay comentarios:

Publicar un comentario