miércoles, 12 de mayo de 2010

25 urtetik gorakoendako prestakuntza eskaintza berezia MUn

MU+ (profesional learning space) izena eman diote eskaintza berriari. Mondragon Unibertsitateak etengabeko prestakuntza formatuaren alde egin nahi du berrikuntza honekin. Eskolan bertan jarraitzeko eta online burutzeko ikasketak biltzen ditu, eta banakako eta pertsona zehatzen prestakuntza beharrak nahiz mota guztietako enpresenak erantzun nahi ditu. Datorren ikasturtean eskainiko dituzte zortzi titulazio berri: gradu titulazio bat eta zazpi master.
1. Irakaskuntza Gaikuntzarako Unibertsitate Masterra Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntza Irakaskuntzako Profesionalen Jardunerako, Mondragon Unibertsitatearen bidez. Nahitaezko titulua da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan irakasteko. (Bertaratzekoa eta Modulukakoa)
2. Hezkuntza Erakundeetan Metodologia Berrikuntzako Proiektuak Garatzeko Unibertsitate Masterra. (Modulukakoa eta online)
3. Testuinguru Kultura-anitz eta Eleanitzetako Hezkuntzarako Unibertsitate Masterra. (Modulukakoa eta online)
4. Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterra.
(Bertaratzekoa eta Modulukakoa)
5. MBA Executive Masterra (Bertaratzekoa eta Modulukakoa)
6. Enpresa Kooperatiboen Kudeaketarako Unibertsitate Masterra (Online)
7. Ekoizpeneko Zuzendaritzako Masterra (Bertaratzekoa)
8. Industria Antolakuntzako Ingeniaritza Gradua (Blended formatuan, Online eta bertan egiteko ordu batzuekin)
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario