viernes, 28 de mayo de 2010

Belgikako itzuliko 2. etapa





Kaixo lagunok!

Iada bukatu dugu Belgikako itzuliko 2. etapa. Ez digu euririk egin, eta nahiko "lasaia" izan dela esan daiteke. Lasaia esaten dut zeren ez gara horren azkar joan, eta nahiko erosoa egin da.Baina une oro ezin despistatu gabe ibili beharra dago, bestela, Belgikako asfaltoa nolakoa den jakinda etxera joateko arriskua dago.

Helmugara bidean, izugarri arriskutsua zen buelta bat geneukan. Txispeatzen hasi da, baina azkenean ez du euririk egin. eskerrak! Bestela pelotoi erdia baino gehiago hankaz gora ibiliko zen.

Poliki poliki ia erorikotik hobetzen hasten naizen, eta erlojupekorako, gauzak pixka bat hobetzen diren esperantzarekin nago.

Ez naiz sekula zorte oneko mutila izan, eta aurten markak apurtzen nabil alde hortan. Ea dena aldatu, eta bigarren zatian gauzak hobeto irtetzen diren!

Hala ere, oraindik espero dut Belgika aldetik zerbait itxurosoa egitea, ze gogo faltagatik ezta izango behintzat. Argi dago, ezer ez apurtzeko, nahiko hezur gogorrak ditudala, baina burua? Ongi ezagutzen didazuenok, badakizue egoskor xamarra naizela, beraz saikaeraren bat egin gabe ezin joango gara etxera, ezta?

Hurrengo egunetako " batallatxoak" kontatzeko ordurarte.

agur

No hay comentarios:

Publicar un comentario