viernes, 21 de mayo de 2010

ibarreko eskola publikoetako umeak

BIDEUA IKUSI
Joko eta jolas tradizionaletan ibili dira ibarreko eskola publikoetako umeak

Goieskolak antolatuta, Debagoieneko eskola publikoetako laugarren mailako ikasleak Eskoriatzan batu dira gaur, jolas eta joko tradizionaletan ibiltzeko. Ia 250 neska-mutiko elkartu dira guztira, eta xibarekin, tokan eta sokasaltoan ibili dira besteak beste.
Debagoiena osoko 9 eta 10 urteko ia 250 haur ibili dira Intxaurtxueta kiroldegi barruan zein kanpoan prestatutako guneetan. Xibarekin, txingoka, tokan, bolotan, sokasaltoan, diaboloarekin... ibili dira neska-mutikoak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario