martes, 15 de junio de 2010

Berrikuntzetarako eta materiala erosteko laguntza musika eskolari

Eusko Jaurlaritzak 66.000 euro pasa emango dizkio; besteak beste, leihoak aldatu, paretak margotu eta instrumentu eta ordenagailu berriak erosiko dituzte.
Dirua inbertsioetarako
Laguntza hori uztailaren 20rako gastatu beharko dute, eta egindako lanen agiriak aurkeztu beharko dituzte dirua jasotzeko. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak baldintza bakarra jarri du laguntza emateko: dirua inbertsioetan gastatu beharko dute musika eskola guztiek. Horren harira, udal arduradunak eta musika eskolakoak ados jarri dira, eta zehaztu dituzte zeintzuk izango diren egin beharreko lanak. Dirulaguntzaren zati handiena –39.000 euro pasa– eraikina eraberritzeko erabiliko dute; hain zuzen ere, leihoak aldatu,eraikina margotu, ateetako sarrailak, sarrerako kartela eta itxiturak aldatuko dituzte.
Bestalde, material berria erosiko dute. 10.677 euro gastatuko dituzte, eta, besteak beste, akordeoiak, tronboiak, klarineteak eta gitarra elektrikoak erosiko dituzte. Gainera, irakasleendako ordenagailuak, eta gelak ornitzeko armairuak eta altzariak erosiko dituzte.
Berrikuntzekin itxura berria izango du musika eskolak.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario