miércoles, 9 de junio de 2010

Dauphine Libere 3.etapa .

miércoles 9 de junio de 2010

Kaixo lagunok!

Askok jakingo duzuen moduan, gaur gure talkide Janny Braykok irabazi du Dauphineko erlojupekoa. Lidertzan jarri da, eta datozen 4 etapa gogorretan, lidertza hori defendatzea izango da gure helburua.

Neri dagokidanez, gaua atzo baino okerrago pasa dut. Gaurko etaparako helburua ahalik eta indar gehien gordetzea zen, datozen etapetarako, eta eskerrak horrela egin dugun, ze ederra papeleta!

Lastima da, Haimar zegoen gorputzaldi onakin, etxera joan behar izana. Bera hemen egonda, lidertza defendatzeko orduan, talderik indartsuena izango genuen mendian, eta bere galerak gauzak asko zailduko dizkigu. Hala ere, maillot horiak hegalak ematen dituen esperantzaz, gure onena ematen saiatuko gara.

Beste alde batetik, biciciclismo.com, 2 egunean behin idazten ari naizen zutabean, nere kontu gehiago irakurri ditzazkezue.

Beste bat arte.

Agur bero bat

Markel

No hay comentarios:

Publicar un comentario