lunes, 28 de junio de 2010

TORREAUZOKO KROSSA 2010.


Letamendi eta Aranguren azkarrenak Torreauzoko krosean

Iban Letamendi oñatiarrak 25.53ko denbora egin du helmugan eta Idoia Aranguren antzuolarrak 36.00. Eurekin batera Gaizka Romero, Zigor Esnaola, Amaia Bernal eta Yolanda Perez de Arenatza ere igo dira podiumera. Guztira, 105 korrikalarik egin dute 7,4 kilometroko ibilbidea.
11:00etan puntuan hasi dute lasterketa. Bero sargoria egiten zuen ordu horretan.
Lehenengo metrotik jarri dira lasterketa buruan proba irabazteko hautagaiak; besteak beste, Iban Letamendi eta Gaizka Romerok. Biek ala biek lehia estua izan dute. Hasieran Romerok tartea zabaldu du. Letamendik Albarritza baserriko aldapa hasi aurretik harrapatu eta atzean utzi du Romero.
Handik aurrera, arazo barik, abantaila handitzen joan da Letamendi, eta helmugara bakar-bakarrik heldu da. Estrategia garbia erabili du irabazleak. "Banekien Romero indartsu irtengo zela. Joaneko kilometroak aldapa gora dira. Tarte horretan indarrak gorde ditut, itzulerakoan lasaiago ibiltzeko", esan zigun lasterketa bukaeran.
Gaizka Romero, aldiz, estu heldu da helmugara. "Bero ikaragarria egin du. Oso gogorra izan da", esan zigun.
Emakumeak
Emakumeen lasterketan Idoia Aranguren izan da azkarrena. Ezustea izan da krosa irabaztea. "Aldika-aldika egiten dut korrika eta egun pasa etorri gara. Ibilbidea polita da, baina ez nuen espero lehena izatea", esan zigun.
Irabazleei sariak banatu ondoren, krosean parte hartu duten korrikalarien artean zozketa egin dute: jaki loteak eta maletak banatu dituzte.
Zozketaren emaitza
Bestalde, 356 zenbakia da Torreauzoko kroseko zozketako zenbaki saritua. Jabeak, gasolina erosteko 900 euroko saria jasoko du Madalena gasolindegian. Gainera, 056, 156, 256, 456, 556, 656, 756, 856 eta 956 zenbakien jabeek 100 euroko bonoa irabazi dute.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario