lunes, 14 de junio de 2010

Zubillaga eta Kurtzetxo arteko bidegorriaren proiektua ikusgai dago zapatura arte


Epe horretan proiektua aztertu eta beharrezkoak diren alegazioak egiteko aukera izango dute interesatuek eta kaltetuek.
LKSk idatzi duen proiektuaren arabera, bidegorriak erakunde publikoen, enpresen eta partikularren jabetzakoak diren 24 lursail ukituko ditu. Bestalde, lurrapizko bi pasabide egokituko dituzte ibilbidean zehar: Madalenako biribilgunea gurutzatzeko bata, eta herriko saihesbidea gurutzatzeko bestea. Azken hori, Cartonajes Arregi lantegitik Obispo Otadui aldera egingo dute. Lanok hamar hilabetetan egin beharko dituzte.
GOENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario