martes, 6 de julio de 2010

Arrantza txapelketa 2010

Arrantza txapelketa jokatuko dute zapatuan

Interesatuek izena eman dezakete Pago Uso Elkartean edo Alzu ehiza eta arrantza dendan. Parte-hartzaileek federatu txartela eguneratuta izan beharko dute. Federatu txartelik ez dutenek egunean bertan egin ahalko dute: 15 urtetik beherakoek bost euro ordaindu beharko dute, eta gainerakoek, 15 euro.
Sariak eta hamarretakoa
Arrantza txapelketa Arantzazu errekan egingo dute, Torreauzon. 09:00etan hasiko dute eta 12:00etan itxiko dute kontrola. Denbora horretan amuarrain gehien harrapatzen duenak irabaziko du txapelketa. Berdinketaren kasuan, amuarrainen pisua hartuko dute kontuan.
Bukaeran, sariak banatu eta hamarretakoa egingo dute Torreauzon bertan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario