sábado, 24 de julio de 2010

Autobus zerbitzua egongo da gaur Madalenako jaietara joateko




03:00etatik 08:00etara joan-etorria egingo du autobusak herri gunetik Santxolopeztegira. Bidaia bakoitzeko euro bat ordaindu beharko da.

Gaur arratsaldean umeendako ekintzak izango dira nagusi: 17:00etan Gorritik emanaldia egingo du animaliekin, eta 18:30ean puzgarriak ipiniko dituzte, aurtengo jaietako berrikuntza. Miren, Agur eta Gorka taldeak egingo du erromeria gaur gauean.

Bihar meza egingo dute 12:00etan. Ondoren, Beltza eta Sakana aizkolariek erakustaldia egingo dute. 16:00etan mus txapelketa jokatuko dute. Jaiak 20:00etan bukatuko dituzte.
Mireia Bikuña

No hay comentarios:

Publicar un comentario