sábado, 17 de julio de 2010

'Ingeniousus 2010' lehiaketa



Amaia Castañedak irabazi du 'Ingeniousus 2010' lehiaketa

Amaia Castañeda, Elkar Hezi kastetxeko ikasleak, zientzia eta teknologiarekin lotuta dagoen saria irabazi du. Sariketa honen izena «Ingeniosus Lehiaketa» da eta Lea Artibai Unibertsitate Ikasketak ikastetxeak antolatzen du.
Lehiaketa Euskal Herri osoko Batxilergoko eta Goi Mailako Prestakuntza Zikloetako ikasleei zuzenduta dago eta helburua gazteei zientzia eta teknologia ikuspegi praktiko eta errazago batetik aurkeztea da.
Lehiaketa hiru fasetan burutu da maiatzaren 3tik ekainaren 18 bitartean. Parte hartzea internetenbidez izan da, lehenengo bi fasetan galdera batzuk erantzun behar izan dituzte ahal den eta bizkorren bideo bat ikusi ondoren, 3. fasean idazlan bat idatzi behar izan dute zehaztutako gai bati buruz, kasu honetan «Nanomaterialak egungo bizitzan».
Amaiak lau lagunentzako bidaia bat irabazi du, asteburu osokoa, Londresera, eta gelakide eta irakasle arduradunarentzat ere sariak egon dira.
D.V.

No hay comentarios:

Publicar un comentario