jueves, 29 de julio de 2010

Udal zerbitzuak zabalik egongo dira abuztuan ordutegi murritzagoarekin

Udal zerbitzuak zabalik egongo dira abuztuan, baina ordutegi murritzagoarekin. Hori horrela, kiroldegia, udal bulegoak, liburutegia eta gaztelekua zabalik egongo dira. Nagusien liburutegia goizez bakarrik zabalduko dute abuztuan eta Gazte Informazio Puntua, arratsaldez.


Udal zerbitzuak zabalik egongo dira abuztuan, baina ordutegi murritzagoarekin. Hori horrela, kiroldegia, udal bulegoak, liburutegia eta gaztelekua zabalik egongo dira.
Nagusien liburutegia zabalik egongo da abuztuan, 09:30etik 13:30era, eta haur liburutegia itxita egongo da. Dena den, haur liburutegian jasotako materiala nagusien liburutegian utz daiteke.
Bestalde, hilaren 31ra arte biak ala biak zabalik egongo dira: nagusien liburutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta haur liburutegia 10:00etatik 13:00etara. Udal bulegoetan tramiteren bat egin gura dutenak astelehenetik egubakoitzera joan daitezke hara, 09:00etatik 14:00etara.

Kiroldegia eta gaztelekua
Zubikoan ere ordutegi berezia izango dute abuztuan. Martitzenetik domekara arte 10:00etatik 20:00etara zabalduko dute. Dena den, uztail bukaera arte beste ordutegi bat izango dute: astelehenetik egubakoitzera 07:30etik 21:30era; eta, zapatuetan, domekatan eta jaiegunetan 10:00etatik 20:00etara.
Gaztelekua ere zabalik egongo da astelehenetik egubakoitzera 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta, zapatuetan, domekatan eta jaiegunetan 17:00etatik 20:00etara. Gazte Informazio Puntua 17:00etatik 20:00etara zabalduko dute martitzenetik barikura.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario