viernes, 6 de agosto de 2010

Austria, Donostia eta etorkizuna


Kaixo guztioi!

Aspaldiko! Bai, seguraski askok pentsatu duzue, total nagituta nagoela, baina orain azalduko ditudan arrazoiengatik ez dut nere blogean idatzi. Biciciclismon eta Garan, zutabeak idazten egon naiz, eta ez buruak ideia berrientzako, ezta denborak ez du gehiagorako eman.

Dauphine, porru eginda bukatu eta gero, atseden hartu, eta aste eta erdi entrenatu eta gero joan nintzen Austriako itzulira. Forman jartzea neukan helburu, baina mendiko etapan ihesaldi onean sartu nintzen beste 11 kiderekin batera. Goraka, 4 bakarrik geratu ginean aurrean, eta gero , helmugara bidean, taldetxo batek irentsi zigun, eta gure aukera apurrak pikutara joan ziren.

Eerlojupekora nahikoa nekatuta iritsi nintzen, baina ibilbidea neretzat aproposa zela ikusirik, 100% ematera irten nintzen, eta 5. izan nintzen etapan.

Austriako itzuliak emandako puntotxoa baliatuz, 15 egun egin nituen pirioneotan, Haimarrekin entrenatzen. Donostian maila onean egotea zen gure helburua, eta gogor entrenatu genuen hortarako.

Neri dagokidanean, oso ongi sentitu nintzen. Lehen igoeran, 60 bat lagun pasako ginen Jaizkibelen eta nahikoa gustora igo nuen. Aurreko taldean Levy, Haimar eta ni geundenez, Arkalera bidera egon ziren ihesalditan sartzen saiatu nintzen. Arkalle topera igo, eta azken 100km bat bidoi bakarrarekin egin ditudala konturatzen naiz. Lezora bidean: alarma gorria! Sekula ez dut arazorik izan, eta kalanbreak hasten zaizkit." Bolak "igotzen, deshidratatuta nagoela sumatzen dut. Jaizkibel hasteko pare bat kilometro falta dira, eta ahal dudan moduan, eserita igozen dut. Zutik jarri ezkero, "bolak" igotzen zaizkit, eta noan taldetxoan hala nola bukatzen dut lasterketa.

Pena izan zen, baina formaz ondo nagoela ikusi nuen, eta bai Tour De l´Ain eta Poutou Charenteserako nahiko animatuta eta baikor nago.

Ia berri onekin bueltatzen naizen!

Ondo pasa oporrak eta goza ezazue merezitako atsedenaz.

Besarkada bero bat

Markel

No hay comentarios:

Publicar un comentario