sábado, 28 de agosto de 2010

Tour Poitou 4 etapa, MARKEL IRIZAR garaile






Kaixo lagunok!

Nere lehen garaipena lortu eta gero, lider bezela ekin diot azken etapari. Suitzako txapeldun Martin Elmingerren denbora berdinean nengoen, eta 16. kilometroan bonifikazio segunduak zeuden esprint berezi bat geneukan.

Lidertza mantentzea zaila izango zela ikusirik, Elmingerren talderari , hau da Ag2r ri bi taldeen artean lasterketa kontrolatzea proposatu diogu, lenengoan esprinean beraiek ez bazuten bonifikatzen. Baina bonifikazio segunduak hartu ditu Elmingerrek, eta berak hartu du lidertza.

Hortik aurrera, maillota nik neraman arren, bera zen lasterketako liderra, eta eguneko ihesaldia bera botatzeko ardura bere taldeari utzi diogu.

Guk Txetxu sartu dugu ihesaldian, baina eroriko bat izan du eta harrapatu egin dugu.

Ag2r-k ezin izan du lasterketa kontrolatu eta 45 km faltan ihesaldiak 3 minutu eta 50 seg zituen. Beraiek lasterketa kontrolatzen indarrak xahutzen bazituzten, gure asmoa, Elminger bakarrik egonda , txandan txandan Haimar eta ni erasoka hastea zen, eta bietako batek segundu batzuk helmugan sartu ezkero berriz ere lidertzaren maillota gure talderaekartzea ze. Baina ihesaldia bera bota ezin zutela ikusita, saihetseko haizea baliatuz " abaniko" bat egin dugu, eta oso multzo txiki bat geratu gara aurrean. Gure taldeko 5 hasieran eta 3 geroxeago geunden. Ihesaldia harrapatzea ez geneukan erreza, eta helmugatik gertu igoera oso gogor bat zegoela kontutan hartuta, Haimarrek eta biok hitzegin, eta ni tiran jartzea erabaki dugu. Azken igoerararte Gefryk eta biok ahal dugun gehien gerturatu dugu gure multzoa ihesaldiari, baina batetik Haimarrek eztu Elminger askatzea lortu, eta bestetik, ihesaldiko gizonek, behar bezain errenta izan dute helmugan sailkapena irabazteko.

Batzuek, agian, triste nagoela pentsatuko duzue, baina behin bonifikazioetan lasterketa galduta, dana ala ezer jokatzera joan gara. Argi dago, podiuma galtzeak pena ematen duela, baina guztiz ados nago taldean egin dugun planteamenduarekin.

Izugarrizko egun politak bizi izan ditut itzuli hontan, eta nere ametsetariko beste bat gauzatu dut.

Orain berriz ere, nere " gregario " lanetara bueltatuko naiz, baina izan seguru, berriz ere beste aukeraren bat agertzen bada, aprobetxatzen saiatuko naizela.

Besterik gabe, nire garaipenarekin poztu zareten guztioi, eskerrik beroenak eta beste bat arte.

Markel

No hay comentarios:

Publicar un comentario