lunes, 9 de agosto de 2010

Ugarkalde auzotik errepidera irteteko bidea zabaldu dute




Ugarkalde auzoko urbanizazio lanak aurrera doaz. Dagoeneko zabaldu dute Ugarkaldetik, seigarren zenbakidun etxe blokea eta Artxubi baserria artetik errepide nagusira –GI-2630– irteteko bidea. Handik irten bakarrik egin daiteke, ezin da auzora sartu; eta, irteten direnek Olakuarako noranzkoa hartu beharko dute. Bestalde, oraindik zabaldu ez dute arren, Ugarkaldeko jolas-lekuko lanak martxa onean doaz.
Arantzazu Ezkibel.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario