lunes, 13 de septiembre de 2010

'Friendship' programan parte hartzeko izenematea zabalik




Iazko esperientzia ikusita Lege Soziologia Institutukoek Friendship programaren deialdi berria egin dute. Egitasmoan parte hartu gura duten herritarrendako izenemate epea zabalik dute. Atzerritik masterra egitera etorriko diren ikasleak ezagutu gura dutenek 943 71 88 85 telefonora dei dezakete (Susana Arrese), edo susana@iisj. es helbidera idatzi.

Guztira, 20 bat ikasle helduko dira datozen egunetan Oñatira: Nepaletik, Italiatik, Txinatik, Kolonbiatik, Indonesiatik, Argentinatik, Errumaniatik, Perutik eta Camerundik, besteak beste.

helburua
"Friendship programaren helburua da atzerriko ikasleen integrazioa erraztea. Hori horrela, herritarren laguntza ezinbestekoa da", esan digute antolatzaileek. Iaz 17 ikaslek eta 23 herritarrek parte hartu zuten egitasmoan.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario