jueves, 23 de septiembre de 2010

San Migeletako pilota txapelketa bertan behera utzi dute




Txapelketan parte hartzeko gonbidatutako pilotariek Oñatira ezin zirela etorri jakinarazi zuten aurreko astean, egun horietan eskuz banakako I. Gravni txapelketako kanporaketa jokatu behar zutela argudiatuta.
"Txapelketa horretan amateur mailako pilotari onenak lehiatuko dira; hain justu ere, Oñatiko txapelketan parte hartu behar zutenak. Egoera ikusita, pena handiz, txapelketa bertan behera uztea erabaki dugu", diote pilota sailekoek. Finalerdiak bihar jokatu behar zituzten eta finala Herri Egunean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario