viernes, 15 de octubre de 2010

BETERANUEN TXAPELKETA 2010.

Bihar hasiko dute beteranuen txapelketa
19 talde lehiatuko dira maiatzera arte, iaz Joxelyk lortutako txapelaren bila. Talde bat berria da, Paketinaikos, baina gainerako guztiak iazko berberak dira.

Aste bukaerako partiduak dira:

B taldea
13:00 Txarrixak-Jai Ari / Jabi Azpiazu
14:30 Zorrobero-Paketinaikos / Marku
16:00 Etxaixat-Kalañatasaray / Moli
17:30 Lozorromo-Sasquatch / Lazkano
Atsedena: Albok

A taldea hurrengo aste bukaeran lehiatuko da. Hauxe izango da lehen jardunaldia:

Bundeswehr-Gaur Bai
Txuskos-The Gibel Boys
Indar 85-Dollygans
Nandrolona-Ankarteko
Xaguxar-Joxely

Beteranuen txapelketako antolatzaileek bi multzotan banatu dituzte taldeak zozketa bidez: A taldean hamar talde lehiatuko dira eta B taldean bederatzi. Hori horrela, bi astetik behin talde batek atseden hartu beharko du.
Zozketa bidez erabaki zuten baita ere zuzendaritza batzordean egongo diren taldeak. Bundeswehr, Jai Ari, Paketinaikos, Dollygans, Kalañatasaray eta Ankarteko taldeetako kide bana eguaztenero bilduko dira aste bukaerako kartelak egiteko. Aloña Mendiren egoitzan biltzen dira 19:30ean. Sasquatch eta Joxely taldeak ordezkoak izango dira.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario