martes, 26 de octubre de 2010

Lourdes Idoiaga Oñatiko alkatea gaur Goiena Telebistan eta Goiena.net-en zuzenean


Lourdes Idoiaga Oñatiko alkatea Goiena Telebistako 'Magazinea'-n izango da gaur, zuzenean, 19:45etik aurrera. Saioa Goiena.net-en ere jarraitu ahal izango da zuzen-zuzenean livestream-en bitartez. Arritxu Barruso eta Eneko Azkarateren galderei erantzungo die Oñatiko alkateak. Baina, ikus-entzuleok ere aukera izango duzue galderak egiteko.


Herritarrok hainbat modu izango duzue Oñatiko alkateari galdetzeko: telefonoz, 943 25 05 03 zenbakira deituta; Goiena.net-en bertan, galdera aldez aurretik bidalita eta, bestalde, Goiena.net-en zuzenean ere jarraitu ahal izango saioa eta iruzkinak egiteko aukera izango da: www.livestream.com/goienatv helbidean eta goiena.net atariko portadan. Saioa jarraitu edota galderak bidal ditzakezu twitter eta Facebook bitartez.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario