domingo, 17 de octubre de 2010

MONDRA-ALOÑA

Mondrak 3-0 menperatu zuen Aloña, kolore zuri-morea izan zuen derbian
Mondra merezimendu osoz gailendu zen Aloñaren aurkako derbian. Iban Rodriguezen mutilek ez zioten aukerarik eman Aloñari eta oñatiarren defentsako akatsak ezin hobeto aprobetxatu zituzten hiru puntuak poltsikoratzeko. Lehen zatia 2-0koaren amaitu zen baina Pablo Diezen mutilek ez zuten Mondraren ondo jarritako defentsa apurtzerik izan; apenas izan zuten aukerarik gola sartzeko.

Kolore zuri-morea izan zuen zapatuan Mondra eta Aloñaren artean Mojategin jokatu zen derbiak. Merezimendu osoz gailendu ziren zerrajeroak, Aloñaren defentsako akatsak ondo baliatuta. Azken bi jardunaldietan zortzi gol jaso dituzte oñatiarrek; atzean asko dute hobetzeko. Pablo Diez entrenatzaileak dio "beheraldi psikologiko batean" murgilduta daudela.

Derbiko golak Iker Lopezek, Oier Arregik eta Gari Nuñezek sartu zituzten.

Derbiaren gaineko kronika osatua eta Mondra zein Aloñako jokalari banari elkarrizketak Asteleheneko Goienkaria-n izango duzue irakurtzeko aukera.
GOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario