lunes, 29 de noviembre de 2010

"Adi! Arropa distiragarria erabili"


Arropa islatzaileak erabiltzeko gomendioa ematen duten seinaleak
"Adi! Arropa distiragarria erabili" dioten bi kartel ipini dituzte Zañartu aldera doazen bi errepideetan: seinale bat jarri dute herrira sartu aurretik, San Pedro aldera hartzeko bidegurutzearen ondoren. Hain zuzen ere, lehenengo zubira heldu aurretik. Bigarren seinalea dago Urrutxun, hilerriaren atzealdean, Zuazola zubira ematen duen errepidearen hasieran.

Arriskua txikitzea

Seinaleak jartzearekin bete gura duten helburua da Olate aldera, oinez edo bizikletaz doazen herritarrei gogoraraztea arropa islatzaileak erabili behar dituztela. "Asko goizeko lehen orduan edo arratsaldeko azken orduan ibiltzen dira, argi gutxi dagoenean, eta susto galantak izan ditugu", esan digute hango bizilagunek. Hain justu ere, eurek egindako eskaerari erantzunez jarri dituzte seinaleak."Ezer larririk gertatu aurretik pentsatu genuen beharrezkoa zela halako kartelak ipintzea", esan zigun Garagartzako auzo-alkate Joseba Guridik eskaera egin zutenean.


Albarritza inguruan

Batez ere, arriskutsua da Albarritza baserri ingurua. Han zuhaitz asko dago eta ikuspena txikia da. Inguru horretan kontu handiz ibiltzeko aholkatu dute udaltzaingotik. Aurrerantzean beraz, gomendagarria izango da arropa islatzailearekin ibiltzea Garagartza auzoan.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario