lunes, 15 de noviembre de 2010

Interneten ikus daitezke Oñatiko argazki zaharrak


Aurrerantzean, Udal artxiboan dauden argazki zaharrak interneten egongo dira ikusgai. Udalak Eusko Ikaskuntzarekin batera digitalizatu egin ditu argazkiok, eta orain interneten daude.

Euskomediaren ataria
Web orrialdea da: www.euskomedia.org/galeria. Argazki guztiek deskribapen txiki bat duten, baina Udal artxiboko arduradunek esan dute "informazioa osatu" egin behar dutela oraindik.
Oñatiko webgunetik ere sar daiteke: www.oinati.net atarian, zerbitzuak saila klikatu, eta ondoren artxiboa saila eta bilduma saila. Bestalde, argazkiak daude Udal artxiboan, Udaletxeko goiko solairuan.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario