jueves, 11 de noviembre de 2010

Juanitosa dendak 100 urte beteko ditu 2011n

Hurrengo urtean Oñatiko Juanitosa dendak 100 urte beteko ditu. 1911ko gabonetan zabaldu zuten Juanitosa gaur egun ezagutzen dugun tokian eta orduan jostailuak saltzen zituzten. Gaur egun, berriz, askotariko produktuak dituzte, besteak beste, bitxiak, dekorazioa, etxerako tresnak eta maletak.


Josefa Antonia Garitano, Juanitoren alarguna, izan zen Oñatiko Juanitosa denda ireki zuena. Gutxi gorabehera 1880. urtean, hau da, duela 130 urte ireki zuten Juanitosa denda. Hasiera batean, gaur egun existitzen ez den Urrutxu etxean zegoen denda, baina orain 99 urte, gaur egun ezagutzen dugun tokira eraman zuten. Orduan 3 etxe erosi zituzten; 2 Kale Barriakoak eta 1 Atzeko kalekoa, eta bertan sortu zuten Juanitosa.

1911n zabaldu zuten denda, eta orduan jostailuak saltzen zituzten. Hala ere, denborak eta modak aldatzen joan diren heinean, beraiek ere gizartearen joera berrietara egokitu behar izan dute.

Lau belaunaldik egin dute lan Juanitosa dendan, eta gaur egungo jabea Maribi Arregiren koinata, Arrate Markiegi da. Oso pozik daude Juanitosako jabe eta dendariak, izan ere, azkenaldian geroz eta jende gazte gehiago joaten omen zaie dendara.

Eta datorren urtean, hau da, Juanitosak 100 urte betetzen dituenean, ekitaldi berezi bat egiteko asmoa dute. Beraien nahia da Oñatiko eta Bartzelonako familia guztia elkartzea eta bazkari handi bat egitea familiak batuta jarrai dezan.

GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario