viernes, 26 de noviembre de 2010

Uribarri auzoko jaiak.2010


Uribarri auzoko jaiak ospatuko dituzte aste bukaeran
Gaurtik domekara San Andresen omenezko ospakizunak egingo dituzte.

20:00etan hasiko dituzte jaiak auzoko eskolan etxafuego jaurtiketarekin, bertso saioarekin eta gaztain-erre janarekin. Ondoren, 22:00etan 21. mus txapelketa egingo dute Urtiagainen. Bihar, haurrendako jolasak eta merienda egingo dute 16:00etan eskolan. 21:00etan auzo afaria eta erromeria egingo dituzte Urtiagainen.
Domekan, azkenik, meza nagusia egingo dute 12:00etan Oñati Abesbatzaren laguntzarekin. Ondoren luncha eta bertso saioa egongo dira.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario