sábado, 18 de diciembre de 2010

Aranburu, Sordo eta Aristi nagusi Oñatiko ziklo-krosean


Gaur goizean jokatu dute proba, eta 72 ziklistak parte hartu dute. 2,5 kilometroko ibilbideari egin diote aurre. "Teknikoa, lokaztua eta gogorra" dela esan digute hiru irabazleek. Antolatzaileak oso pozik agertu dira parte-hartzaileek egindako lanarekin eta ikusleen erantzunarekin.

10:00etan egin dute kadete mailako lasterketa. 18 ziklistak hartu dute irteera, eta Beasaingo Alea Aranburu izan da azkarrena. Bestalde, gazte mailakoen artean, Mikel Aristi bergararra izan da azkarrena. Lehia estua izan du Jonathan Bilbaorekin, baina azken itzulian indartsuagoa izan da. Gazte mailan, 20 zikliar lehiatu dira. Azkenik, master mailan Sergio Sordo kantabriarrak menderatu ditu gainerako 33 txirrindulariak hasieratik bukaerara. San Martingo ermitaren aurrean egin dute sari banaketa ekitaldia.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario