jueves, 30 de diciembre de 2010

Saski baloi txapelketa

20 talde koadrilen arteko saskibaloi txapelketan


Gaur eta bihar artean jokatuko dute txapelketa kiroldegiko kantxa berdean Aloña Mendi saskibaloi taldeak antolatuta. 20 taldeak lau multzotan banatu dituzte, eta multzo bakoitzeko bi talde oneak pasako dira final laurdenetara. Txapelketako azken partiduak bihar jokatuko dituzte: final erdiak 10:30ean eta finala 11:30ean. Gainera, hiruko jaurtiketen txapelketa ere egingo dute.

Bestalde, urtarrilaren 5ean Ainhoa Lazkanoren omenezko saskibaloi txapelketa jokatuko dute. Kiroldegian egingo dute 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 21:30era.
GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario