jueves, 20 de enero de 2011

Gernikako akordioa: elkarretaratzea egingo dute


2011-01-20 14:17:46 Mireia Bikuña
Gaur, 19:30ean bilduko dira Bidaurretako biribilgunean. Elkarretaratzearen helburua Euskal Herrian emandako azkeneko sarekada salatzea eta erantzun bateratua ematea da.

Bestalde, Gernikako akordioko sinatzaileek (28 eragile politiko, sindikal eta sozial) zapatuan, hilaren 22an Iruñean egingo den "manifestazio nazionalera" joateko autobusak ipini ditu Oñatitik. Autobusa 15:15etan aterako da postetxeko geltokitik, eta izena Ona eta Arranon eman daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario