domingo, 30 de enero de 2011

Asobal ligako joko azkarra nagusi Oñatin

2011-01-30 11:55:53 Mireia Bikuña
Arratek eta Valladolidek lepo bete zuten Zubikoa kiroldegia. Juan Carlos Pastorrek zuzentzen duen taldeak irabazi zuen (22-28). Zaleek jokalari guztiak animatu zituzten, baina txalo zaparrada berezia jaso zuten Arrateko bi jokalari oñatiarrek: Andoni Bernalek eta Igor Moiuak.

Ruizek (Arrateren entrenatzailea) eta Pastorrek (Valladolideko entrentzailea) antzerako partidua planteatu zuten hasieratik. Defentsa sendoa eta eraso azkarra. Alegia, Asobal ligako taldeek dituzten ezaugarriak. Hasieran Arrate egokitu zen hobeto kantxara –talde bietako jokalariek esan zuten "oso gogorra" dela–, eta lehen bost minutuetan aurretik egon zen markagailuan Beljanskiren golei esker. Baina, eibartarrek hainbat baloi galdu zuten erasoan eta Valladolidek kontraerasoak baliatu zituen golak egiteko. Pastorrek etengabe ematen zituen aginduak aulkitxotik, eta lagunarteko lehia izan arren, errieta egin zien jokalari batzuei.
Igor Moiua oñatiarrak hasieratik jokatu zuen Arrateren atean, eta geldialdi onak izan zituen. Andoni Bernal lehen zatiko 24. mminutuan sartu zen kantxara, eta gogotsu jokatu zuen. Gol bat egin zuen.
Lehen zatia bukatu aurretik sei goleko errenta hartu zuen Valladolidek (10-16), eta partidua bukatu arte menderatu zuen jokoa. Eibartarrak lau golera hurbildu ziren (20-24), baina ezin izan zuten garaipena lortu. Gustura bukatu zuten guztiek.
ARGAZKIAK:Arrate eta Valladolideko jokalariak elkarrekin partidua bukatu ondoren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario