miércoles, 26 de enero de 2011

GREBA OROKORRA

Enpresa handienek, Udalak, hezkuntzak eta merkatariek greba egingo dute.

2011-01-26 14:36:38 Mireia Bikuña

Hainbat sindikatuk biharko deitu duten grebak eragina izango du herrian. Ulma taldeko Packagin, Polimero eta Forjan ez dute lanik egingo, ezta Fagor Etxetresna Elektrikoetan, Hijos de Juan de Garai enpresan, Zahorren eta Cegasan ere. Fagor Industrialen bozketako emaitza ez da loteslea, eta langile bakoitzak erabaki beharko du. Bestalde, udal zerbitzuak itxita egongo dira; eta hezkuntzan, Enpresagintza izan ezik, gainerako ikastetxeek greba egingo dute. Txandako merkatariek ere ez dituzte euren negozioak zabalduko.

Dena den, grebarekin bat egitea erabaki ez dutenak ere badaude Oñatin; esaterako, Ulma Construccioneko kideek lan egingo dute bihar. Hainbat enpresek arratsaldean egingo dute bozketa: Nemesio Zubiak eta Betik-ek.

Hezkuntzari dagokionez, greba egingo dute Txantxiku Ikastolan, Elkar Hezin, Errekalde Herri Eskolan, eta Larraña-Zuazola institutuan. Azken horretan baina, emaitza ez da loteslea eta bi irakasle lanera joango dira.

Udaletxeko langileek atzo bozkatu zuten, eta greba egingo dute. Ondorioz, kultura etxea, kiroldegia, euskaltegia eta gaztelekua itxia egongo dira. Dena den, administrazioan zerbitzu minimoak beteko dituzte: hiru langile eta udaltzainak egongo dira lanean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario