jueves, 20 de enero de 2011

TDU. 3. Etapa.MARKEL IRIZAR


Kaixo guztioi!

Udako tenperatura bero hauetatik idazten dizuet. Gaur liderraren maillota soinean zuela irten da gure taldekide Robbie Mc Ewn, eta berau defendatzea izan da gure lana.

Lehen igoeran 4 txirrindulariz osaturiko ihesaldia egin da, eta Rast eta bion artean, ihesaldiaren denbora mantentzea izan dugu helburu.

Biok ala biok, nahiko ondo sentitu gara, eta lan polita eginaz, taldea oso osorik gordetzeko aukera izan dugu azken bueltararte.

Azkenean, Robbiek maillota galdu arren, 3. postuan jarraitzen du, eta helburua berriz ere podiumeko kaxko gorenera igotzea izango dugu egun hauetan.

Besterik gabe, aio!

No hay comentarios:

Publicar un comentario