miércoles, 19 de enero de 2011

UNE: "Abestien berregitea, hausnarketarako bidea izan da guretzako"

Bi lan rockero eta metaleroren ostean, arima biluztu eta lan berria aurkeztu digute Une taldeko mutilek: Akustikoak eta bestelako uneak. Rober (gitarra) Karmelo (baxua), Ruben (gitarra) Xabier (bateria), Aitor (ahotsa), Charles (saxoa) eta Anderrek (teklatua) osatzen dute taldea.





Akustikoan bueltatu zarete jende aurrera, zergatik?
Hirugarren lana espeziala izatea nahi genuen. Hegalik gabe hegan akustiko inprobisatu batean aurkeztu genuen eta guretzako erronka izan zen. Akustikoan egin nahi genuela hirugarren lana argi geneukan. Aurreko diskoetako kantuei omenaldi bat egin nahi izan diegu. Abestien berregitea, hausnarketarako bidea izan da guretzako. Disko honekin ikasi egin dugu.

Hasierako ideia erraza, lan neketsua bilakatu da, ezta?
Teorian sinplea izan zitekeenak, nortasuna izatea gura genuen. Horretarako, ñabardura asko izan behar zuen. Instrumentu asko sartu nahi genituen. Horregatik akustikoak eta erdi akustikoak diren abestiak daude.

Abestien jatorria bilatu nahi izan duzue disko akustiko honekin.
Aurreko diskoetako zazpi kantu, eta berriak diren hiru kantu jasotzen ditu lanak. Oreka bilatu nahi genuen. Aurretik egindako abestiak eguneratu eta berriekin freskotasuna eman diogu diskoari. Konturatu garena izan da, berregindako abestiak, abesti berriak bilakatu ditugula. Ez dira bertsio soil batean gelditu. Kontzertutik kontzertura abestiek eboluzioa izaten dute eta aldatzen joan dira. Kontzertu dinamikoak egitea gustuko dugu eta zuzenean kantu berriren bat sartzen saiatzen gara zuzenekoetan jendaurrean jolas egiteko.

Arlo teknikoa asko zaintzen duzue.
Beti dago hobetzeko, baina akustiko aldetik Rober eta Rubenek lan handia egin dute; baita bateriak eta baxuak!. Saxoa eta teklatua kanpotik etorri dira eta akustikoan primeran moldatu dira. Kalitatezko musikariak badituzu, kalitateko musika egiten duzu. Saxofoiaz Charles Cooper artista bat da. Jazzaren eta hip hop-aren mundutik dator eta inprobisatzeko bide ematen digu. Laukote izatetik zazpi izatera pasa gara.

Ze arrera izan du jendaurrean?
Durangoko Azoka dugu erreferentzia eta gustura sentitu genuen jendea. Unek 6 urtetan rock-metal doinuak eskaini dizkie jarraitzaileei eta ez genekien nola hartuko zuten bestelako estilo akustikoa. Erantzun ezin hobea jaso dugu eta indarra ematen digu aurrera egiteko. Konplizitatea ikusi dugu eta pozik gaude; etorriko dira beste une batzuk.

Ruben Gonzalezekin egin dituzue grabaketa lanak, zermoduz?

Ruben gurekin hasi zen taldean gitarra jotzen. Orain soinu teknikari lanak egiten dizkigu. Akustiko honetarako begiak zabaldu dizkigu eta oso lagungarria izan da bere esperientzia. Gainera, gitarra-jotzaile lanak egingo dizkizu biran.

Nolako diskoa etorriko da?
Zeinek daki! Abesti batzuk baditugu eginda. Ukitu akustikoa eta hasierako Uneren esentzia izango du laugarren lanak.

Zer daukazue esku artean?
Akustikoa ondo moldatzen den aretoetan jo nahi dugu. Hilaren 29an, Larrabetzun eta aurrerago Bergaran izango gara. Informazio guztia gure webgunean duzue www.unekin.com.GOIENAtik

No hay comentarios:

Publicar un comentario