viernes, 25 de febrero de 2011

Eguzkiaren gozotasunetik, elurretara

2011-02-25 17:49:04 Ubane MaderaGaurko (egubakoitza) zeruaren urdintasuna gris bilakatuko da bihartik aurrera. Euskalmeten arabera, iparreko haizea sartu eta hark aire hotz masa ekarriko digu. Ondorioz, tenperaturak asko jaitsiko dira, prezipitazioak izango dira, eta elur-maila 700-800 metrotan kokatuko da domeka arratsaldean.
Aurreikusten dutena da prezipitazioak txingor eran ere eman daitezkeela astelehenetik aurrera, eta elur maila 500 metroraino jaitsi daitekeela datozen egunen lehen eta azkeneko orduetan.

Minimoak 0-5 gradu
Aste erditik aurrera, berriz, nahiz eta elur maila 500-1.000 metro artean kokatu, apurka-apurka prezipitazioak gutxitzen joango dira.

Tenperaturei dagokienez, minimoak 0-5 graduren artean ibiliko dira, eta maximoak 5-10 graduren artean.

Elur-jausi arrisku handia
Bestalde, mendira joateko asmoa dutenei Barne Sailak abisatu gura die Piriniotan zein Europako Mendietan elur-jausiak gertatzeko arrisku handia dagoela. Beraz, arretaz jokatu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario