viernes, 18 de febrero de 2011

Poloniako bederatzi ikasle euskara ikastera etorri dira Arantzazura


2011-02-16 10:52:41 Amaia Txintxurreta
Poznan herriko unibertsitateko ikasleak dira guztiak, eta euskara ikastea eta euskal kultura gertutik ezagutzea dute helburu. Batzuk lehenengo aldiz bisitatu dute Euskal Herria, beste batzuentzat, berriz, hirugarrena izan da. Baina guztiak pozik daude esperientzia honekin.

Poloniako iparraldean kokatutako Poznan herritik etorritako bederatzi ikasle Arantzazun daude ostatu hartuta. Euskara ikastea eta bertako kultura eta pertsonak gertutik ezagutzea da helburua, eta horretarako, hamabost eguneko egonaldia izango dute.

Poznan herriko unibertsitateko ikasleak dira guztiak; 19 eta 23 urte bitartean dituzte, eta linguistika, etnografia eta etnolinguistika ikasten dabiltza.

Beka bat

Euskarazko klaseak ematen eta gidari lanak egiten Bilboko Ulibarri Euskaltegiko irakasle bat dabil: Elu Garate. Eta euskaltegi horrek eta Poznan herriko unibertsitateak harremana dutenez, azken 5 urteetan beka bidez Poloniako ikasleak Arantzazura etorri izan dira euskara ikasi eta euskal kultura ezagutzera.

Ostatua Arantzazun badute ere, dagoeneko egin dituzte bisita batzuk Gipuzkoako kostara, Oñatira eta Arrasatera, besteak beste; ikasleak asko harritu dira euskararen egoera zein den ikusi dutenean.

Esperientzia oso polita dela adierazi digute ikasleek eta gauza asko ikasi dituztela.
ARGAZKIA:Poloniako Poznan herriko ikasleak euskara ikasten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario