martes, 22 de marzo de 2011

Herri Programakoen bulegoa, zabalik


2011-03-22 09:45:55 Mireia Bikuña
Zapatuan inauguratu zuten Kale Zaharrako 14. zenbakian duten hauteskunde bulegoa. Aurrerantzean egongo da zabalik martitzenetan eta eguenetan 18:30etik 20:30era, eta zapatuetan 11:30etik 13:30era. Hauteskundeak hurbildu ahala bulegoaren ordutegia zabaldu egingo dute.

Zapatuko irekitze ekitaldian hainbat herritar egon zen. Bulegoa barrutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta modakutxoa jateko ere. Informazio gehiago hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario