martes, 15 de marzo de 2011

Josu Bergara

Ez ostiral aspergarri gehiagorik'
2011-03-15 15:38:01 Ubane Madera
Egubakoitzean, martxoaren 18an, No more boring fridays (Ez ostiral aspergarri gehiagorik) ekimena estreinatuko du Mondragon Unibertsitateak. Doako ekitaldiak antolatuko dituzte, kontzertu, antzerki, ikastaro, bakarrizketa… eran. Josu Bergara abeslariaren kontzertua izango da lehen ekimena, 20:30ean, doan.

Josu Bergara abeslari eta musikagile euskalduna da, zuzenean aritzeaz eta grabatzeaz gainera, sarea erabiltzen du musika ezagutarazi eta harremanak egiteko. Nora zoaz da bere diskoaren izenburua eta "munduko hamaika herrialdeetara heldu da cd crossing-ari esker".

Mundu zabaletik Oñatira

2010eko uztailean abiarazi zuten ekimen hori eta "diskoaren ale ezberdinak mundu osoko hiri eta toki ikusgarrietara heldu dira: Tokioko metrora, Moskuko plaza gorrira, Argentinako Perito Moreno glaziarrera, Miamiko Jai Alai frontoira edo Zelanda Berriko Wanaka lakura, besteak beste". Orain, Oñatin entzuteko aukera izango da.

Jendearengana hurreratzeko

Bada Josu Bergararen kontzertuarekin hasi eta 20:30etik 22:30era arteko saio kulturalak izango dira aurrerantzean zenbait egubakoitzetan Mondragon Unibertsitatearen Oñatiko fakultatean. "Ekimenaren xedea unibertsitatea bere espazio akademiko eta ikerketakotik ateratzea da, jendearengana hurreratzeko, horiek izanik ikasle, langile edo unibertsitatetik kanpokoak, baina jarduera programatu horretan interesa dutenak"

No hay comentarios:

Publicar un comentario