viernes, 8 de abril de 2011

Jabier Muguruza.....

Jabier Muguruzak zuzenekoa eskainiko du Guria tabernan

2011-04-07 16:50:26 Arantzazu Ezkibel Oñatiko Guria tabernan Jabier Muguruzak 'Taxirik ez' diskoa aurkeztuko du. Muguruzarekin batera Angel Unzuk gitarra-joleak jardungo du. Domekan izango da, 19:00etan. Laster itxiko dute Guria; hain zuzen, hilaren 30ean. Azkenaldian zuzenekoak antolatzen jardun dute domeketan. Besteak beste, Ruper Ordorika, Quimi Portet eta Mursegok jo dute Guria tabernan azkenaldian. Hamargarren diskoa Muguruzak bakarka argitaratzen duen hamargarren diskoa da Taxirik ez. Nafarroako Katarain estudioan grabatu zuen diskoa, urtebeteko lan gogorraren ondoren. Intimismotik urrunago dagoen eta "argi gehiago" duen diskoa da Muguruzaren azken hau. Atxagak, Canok eta Irazuk idatzi dizkiote abestien letrak, besteak beste.

No hay comentarios:

Publicar un comentario