viernes, 29 de abril de 2011

LEHEN MATCH BALL-A SUSTRAI ALOÑARENTZAT ASTE HONETAN AZPEITIAN

VIERNES, 29 DE ABRIL DE 2011 09:11 ADMINALONAArgazkia: Xabier Rezabal (ARKUPE tarbenaren eskutik)

La Peñari etxean 88-68 irabazi ostean, esku eskura daukate oñatiarrek EBArako igoera.
Bilbotarren partida irabazita, falta diren hiru partidetatik bat irabazita nahikoa du Sustrai Aloñak EBAra igotzeko.
Larunbat honetan, 19.00etan Azpeitiko kiroldegian jokatuko dute Oñatiarrek lehen neurketa. Partida historikoa izan daiteke txantxikuarrentzat, apartekoa izango litzake eta EBAra igoera lortzea. Aurreko urtean ere Azpeitiko kantxan lortu zuten Oñatiarrek 1 Nazionalerako igoera.
Partida oso gogorra izango dela aurreratu daiteke. Lizuan talde azpeitiarra, azkenaldian bolada txat bat izan duten arren, oso denboraldi ona egiten ari dira. Zubikoan jokatutako joanekoan ere larri eta estu hartu zuten Aloña. Amaierako bola on bati esker atera zuten oñatiarrek aurrera partida.
Ekipo gazte baina kalitate handiko jokalariez osatutakoa da Lizuan.com. Jokalari batzuek LEB PLATAko taldeaz entrenatzen dute eta partidu batzutan parte hartzeko aukera ere izan dute. Hori gutxi balitz, EASO taldeari ere irabazteko gai izan dira azpeitin jokatutako norgeiagokan.
Oñatiarrek asko irabazteko daukela joango dira Azpeitira. Bertaratuko diren oñatiarren laguntzaz ea lehen aukera hau aprobetxatzeko gai diren eta EBAra igoera lortuta itzultzen diren etxera! Ederra litzateke datorren astean, Baskoniaren aurka zubikoan jokatuko den azken partida garaipena ospatzeko erabiltzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario