martes, 26 de abril de 2011

MUSIKA ESKOLAKO TRIKITI-PANDERO TALDEA



Maiatza ekitaldiz josia, Oñatiko trikiti eta pandero taldekoek
2011-04-26 12:00:00 Eneko Azkarate
Oñatiko Jose de Azpiazu Musika Eskolako Trikiti-pandero taldeak maiatzeko agenda toperaino dauka. Aramaion eta Oñatin hainbat ekitalditan parte hartuko dute.

Esate baterako, maiatzaren 7an Trikiti-pandero Topaketa dauka Aramaion. Oñatiko 45 trikiti eta pandero ikaslek hartuko dute parte, Aramaion izango den ekitaldi honetan.

Ekitaldia 10:45ean hasiko da ondo-etorriarekin. 11:15ean, Kalejira izango da eta, jarraian, 13:00etan, ekitaldia nagusia. Bukatzeko, herri bazkaria kiroldegian izango da eguerdiko 14:30ean, eguna ondo bukatzeko.

Casablancako jaiak

Hurrengo aste bukaeran, Casablancaco Jaiak datoz eta maiatzaren 13an arratsaldeko 18:30ean Trikiti-pandero taldeak kalejira egingo du, jaiari hasiera emateko. Eta, domekan, maiatzaren 15ean, goizeko 12:30ean jai giroa ipiniko dute kalean, mezaren ondoren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario