jueves, 26 de mayo de 2011

ERREKALDEKO JAIXAK 2011.

Errekaldeko jaiak bihartik
2011-05-26 16:22:35 Mireia Bikuña Bihar, hilak 27, 19:00etan botako dute etxafuegoa, eta hasiko dituzte Errekaldeko jaiak. Musika, erretiratuen antzerkia laburmetraiak, eta goitibeherak izango dira protagonista, besteak beste. Festak hasteko txorizo eta sagardo dastatzea eta rock kontzertua egingo dituzte, besteak beste. Discipulos de Dionisos, Lobo Electrico, Fiachras, EZ! eta CC627 taldeek egingo dute zuzenekoa 21:00etan. Bihar haurrendako puzgarriak eta hiruko saskibaloi txapelketa jokatuko dituzte. 16:00etan goitibehera lasterketa egingo dute Larrain Gain elkarte ingurutik Errekalderaino. 19:30ean rock kontzertua egingo dute Reaccion 912 eta Kepa eta Ander taldeek. 22:00etan Ikusi Makusi antzerki taldeak emanaldia egingo du. 02:00etan laburmetraiak eskainiko dituzte. Hildakoen aldeko meza Domekan, auzoko hildakoen meza egingo dute. 12:00etan umeendako krosa egingo dute eta 14:30ean auzo bazkaria. Bazkaldu ondoren mus txapelketa egingo dute, eta 19:00etan Hamaika Bertutek bertso emanaldia egingo dute. Jaiak bukatuko dituzte etxafuegoekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario