viernes, 27 de mayo de 2011

ZEGAMA-AITZGORRI 2011.



Zegama-Aizkorri domekan, Gabez Takarraran ekainaren 11n
2011-05-27 10:56:45 Xabi Urzelai
Oraingo domekan Debagoieneko korrikalari askok hitzordua dute, Zegama-Aizkorri mendi maratoiaren zazpigarren edizioa. Ekainaren 11n, berriz, ibarrean bertan izango dugu mendi lasterketa bat, Eskoriatzan egingo dute-eta Gabez Takarraran lasterketa, gauez gainera.

Hirutan egon da Kilian Jornet atleta kataluniarra Zegama-Aizkorri maratoian, eta hiruretan irabazi egin du. Domekan irteera puntuan egongo da: "Jaten aparte eman behar zaien horietakoa da, kirolari aparta. Horrek egiten dituenak ez ditu beste inork egiten, eta lortu dituen emaitzek erakusten dute hori", adierazi digu lasterketako antolatzaile Alberto Aierbek, domekako probarako markaketa lanak egiten dabilen bitartean.

Nobedade moduan, Zegama Aizkorriko bederatzi edizioetan parte hartu duten korrikalariei –hamaika– omenaldia egingo diete aurten, eta tartean daude Oñatiko Joxean Larrea eta Arrasateko Josu Gascon. Emaitzak, asteleheneko Goiena paperean.

Ekainaren 11n, Eskoriatzan

Eskoriatzako kirol elkarteak antolatuta Debagoienean gauez egiten den lehenengo mendi lasterketa izango dugu, ekainaren 11n, Gabez Takarraran izenekoa. Hala, antolatzaile lanetan dabilen Julen Ezeiza eskoriatzarrak azaldu digu lasterketa antolatzearen zergatia: "Herrian kirol hitzordu gutxi izaten ditugu, eta hain zuzen horixe bultzatu nahi genuen, Eskoriatzan girotxoa sortuko duen lasterketa bat. Azken batean, herriko gaztetxoek ikus dezatela, kanpora joan barik, herrian bertan horrelako proba bat. Izan ere, lehenago Eskoriatzan hainbat lasterketa eta kros antolatzen ziren, baina proba horiek galdu egin ziren".

Lasterketako datu teknikoei dagokienez, diogun moduan 20 kilometro izango ditu probak, eta 1.024 metrotako desnibel positiboa. Lasterketa 23:00etan hasiko dute, eta antolatzaileek goizaldeko 04:00etan itxiko dute kontrola: "Norberak bere linterna [frontala] eramatea ezinbestekoa da, eta hor egongo da lasterketaren xarma, ilargipean korrika egitea, alegia".

Izenematea zabalik
Gabez Takarraran lasterketa egiteko dagoeneko zabalik dago izenematea –lasterketa egunean ere eman ahalko da izena. Mendian federatuta daudenek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatuta ez daudenek 25 euro. Izena aurrez eman nahi duenak 2101 0038 58 0010892354 kontu korrontean egin behar du ordainketa, eta lasterketa egunean, dortsalak banatzen dituztenean ordainagiria aurkeztu, eta federatu txartela –plazan egingo dute hori, 22:00ak baino lehenago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario