domingo, 12 de junio de 2011

ADIERAZPEN ASKATASUNA

Adierazpen askatasuna oinarrizko eskubidea dela aldarrikatu dute oñatiarrek aste bukaeran
2011-06-12 15:18:03 Maider Arregi
Aspaldian Oñatin ikusi gabeko elkartasuna adierazi zieten ehunka oñatiarrek presoen aldeko izara, Realaren partiduan erakutsi izanagatik isuna jaso duen gazte oñatiarrari. Antolatzaileen arabera, helburua bete da eta lau mila euroko isuna ordaintzeko dirua batu da. "Oñatiarren artean horrelako elkartasun sendoa adierazgarria da benetan, oso pozik gaude jendeak izandako jarrerarekin".



Bazkarian 160 bat lagunek hartu zuen parte. Tartean, goizean bertan alkate izendatu zuten Mikel Biain eta Udan Gobernuko hainbat zinegotzi ere izan ziren. Antolatzaileek, "gezurrean oinarritutako auzia" dela eta poliziak Salamancan erabilitako indarra salatu gura izan zuten.

Manifestazio jendetsua

Arratsaldean, txaranmanifa egin zuten herriko kaleetan barrena Oñatiko txarangak girotuta. Adierazpen askatasuna, eskubidea dela eta ez delitua aldarrikatu zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario