sábado, 11 de junio de 2011

Mikel Biain izendatu dute Oñatiko alkate







2011-06-11 13:48:44 Oihana Elorza
Bilduren 11 zinegotzien botoek izendatu dute Mikel Biain alkate, lehen bozkan. Lourdes Idoiaga alkate ohiak eman dio zumitzezko txibita, alkate agintea. Bilduzko 11 zinegotziek eta EAJko seik osatzen dute udalbatza berria. Alde bietako herritarrak joan dira osoko bilkuren aretora, inbestidura gertutik jarraitzera. Eguneko argazkiak hemen.

Konrado Kernstock eta Maialen Urtzelaik osatu dute adinekoen mahaia. Kredentzialak zuzen daudela ikusi ostean, zinpeko hitza eman dute zinegotzi guztiek eta ondoren alkate berria izendatu dute botu sekretoaren bidez.

Mikel Biain izendatu dute Oñatiko alkate berri eta Lourdes Idoiaga alkate ohiak zumitzezko txibita eman dio, "zorionak eta zorte on" esatearekin batera.

Biainen lehen hitzak

Alkate berriaren lehen hitzak herritarrendako izan dira, herritarrak zorionditu lehendabizi Biaianek. Horrez gain, alkatetza kargua ilusioz hartu duela ere esan du eta talde guztiak "arduraz" erantzungo diola kargu horri. Gaineratu du parte-hartzearen alde egingo dutela lana, horretarako "bitartekoak jarriz". Eta bide hori "elkarrekin egin gura dugu, herrigintzan aritzeko prest dauden herritar guztiekin". Herritik urruti dauden oñatiar presoak ere izan ditu gogoan Biainek, eta oroitzapen horrek osoko bilkuren aretoan zeuden lagun guztien txaloak jaso ditu.

Herritarrek hartu dute hitza

Bere lehen diskurtsoaren bukaeran, herritarrei eman die hitza Mikel Biainek eta bi lagunek hartu dute. Lehendabizikoak Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren izenean hitz egin du, eta presoak etxean izaten lana egiteko eskatu dio udalbatza berriari; horrekin batera herritarrei egin die dei presoen banderola etxeko balkoietan jartzeko, eta horrelako banderola bat eman dio udalbatzari.

Hitza hartu duen bigarrenak Oñati Zero Zabor taldearen izenean hartu du. Udalbatza berriak horren bidea jarraitzea eskatu du eta koloretako errota bana eman diete zinegotzi bakoitzari.

Saioa bukatu ostean, herritarren zorionak jaso ditu Mikel Biainek, tartean udalbatza osatzen duten EAJko zinegotziena. Ostean, taldeko argazkia atera du udalbatza berriak.

Osoko bilkuren aretoko saioa bukatu ostean, aurrezkua dantzatu diete zinegotzi guztiei udaletxe aurrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario