domingo, 24 de julio de 2011

Olabarrietako elkarteak 25 urte egin dituela ospatu dute

2011-07-24 11:43:46 Irati Goitia
Oñatiko Olabarrieta elkarteak 25 urte bete ditu eta urtemugako ospakizunetan ibili ziren atzo, zapatua. Egun osoko egitaraua antolatu zuten horretarako. Besteak beste: herri kirolak, bazkaria eta erromeria izan zituzten.

Etxafuego jaurtiketarekin ekin zioten egunari, eta ostean, ibilaldia egin zuten auzoan barrena. Haurrek ere izan zuten ondo pasatzeko aukera, jolasak antolatu zituzten-eta. Eguerdirako jende ugari bildu zen elkartearen aurrealdean, herri kirolez gozatzeko. Harrijasotzaile lanetan Aimar Irigoien eta Izeta ibili ziren. Aizkorarekin berriz, Ugaitz Mugerza eta Angel Arrospide nor baino nor Fausto Mugerza eta Floren Nazabalen aurka.

Elkarteko kideen bazkaria izan zuten ondoren, Josu Igartua eta Urko Egaña bertsolariez girotuta. Arratsaldean berriz, erromeria.

Auzoko "motorra"

Jose Mari Iziar elkarteko kideak adierazi zigun elkartea dela auzoko motorra. Izan ere, bertan elkartzen direla auzotar guztiak, bai auzolanerako eta baita festarako ere. Ea beste hogeita bost urtez jarraitzen duen elkarteak auzoaren hauspo izaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario