lunes, 1 de agosto de 2011

Hamaikabat ez da hauteskundeetara aurkeztuko gehiago

Ezohiko batzarra egingo du bihar alderdiak, eta bertan hartuko dira Hamaikabaten etorkizuna zehaztuko duten erabakiak. Hauteskundeetako emaitzak ikusita, alderdiak bere etorkizunaz eztabaidatzeko ezohiko kongresua deitu du biharko.

Hamaikabaten web orrialdean aurki daitekeen idatziaren arabera, hurrengo hauteskundeetara ez dira aurkeztuko: “Hegoaldeko lau herrialdeetako hainbat tokitan organizaziorik gabe edo organizazio oso mugatuarekin, hauteskundeetara aurkezteko aukerarik gabe, Hamaikabaten ibilbideari amaiera eman beharra dago, Euskadi mailako ohiko alderdi politiko gisa”.

Alderdia, baina, ez dela disolbatuko jakinarazi dute. “Hamaikabatek alderdiez gaineko langune bilakatzeko borondatea erakusten du, abertzale guztientzat irekia eta abertzaletasunaren eta abertzaleen herrigintzaren inguruan hausnarketa, eztabaida eta proposamena lantzera bideratua”. Gaur egun dituzten kargu publikoei dagokienez, “zenbait erakundetan Hamaikabaten ordezkari diren gizon-emakumeek herritarrekin eta hautatuak izan diren Udalekin duten konpromisoa betetzen jarraituko dute, behinbehingoz Hamaikabat alderdia mantenduz. Hautetsi horien esku geratuko da aldi horretan organizazioa antolatu eta neurriratzea.”

No hay comentarios:

Publicar un comentario